XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da sekulan aipatzen.

Berexgarri liteke, omen: arazo hortan sartzea elkartearen haustea!.

Anaitasunaren izenean eta hura gordetzeko arazo politiko hori ixildu behar dela diote.

Egoera honen aurrean hauxe bururatzen zait Axular-ek bere Gero liburuan irakatsi ziguna, alegia, luzamendutan ibiltzeak eta eginbeharrekoak gerorako uzteak egiten duen kaltea.

3. Etorkizunaren aurrean

Nola ikusten duzue etorkizuna?.

Itxaropenez, kezkaz?.

Hau zen bosgarren galdera.

Jaso ditudan erantzunetan komunitateak itxaropenez beteak agertzen dira.

Kezkarik ez da ere falta.

Itxaropena eta kezka alkarrekin dihoaz.

Uste dugu dio Estibalizko komunitateak gure fededun Herria, eta bereziki gazte jendea, gaurko krisialdi hontatik arnasberriturik aterako dela, bihar ez bada etzi.

Negu gogor baten ondotik udaberria etorri ohi da beti.

Baina ezin genezake jarrai nekaturik eta beldurturik bezala, ahaleginak egin behar ditugu gaurko giroa aldatzeko eta bide berriak sortzeko.

Leiretik jasotako erantzunak hau dio: Guzti honek ez du ezer balio, harri harrigarriok gogo-bizitzaren sukalde bero bilakatzen ez ba dira, maila apal batetan bederen, lehiatsuki jarraitzen den ideal baten hasera bezala.

Egiaz sinesten dugu, balio izpiritual eta material hauek, Jainkoaren bedeinkazioneaz ugarituak direlarik, gure lan eta ilusioaz, posible egingo dutela Leirek Nafarroan eta Elizan duen egitekoa behar bezala bete dezan.

Guzti horregatik, Leireko elkarte honetatik gure komunitatearen etorkizuna optimismoz eta esperantzaz begiratzen dugu.

Jakingarria ere Lizarratik abatesak bidali digun erantzuna: Komunitatearen etorkizuna optimismoz ikusten dut, Jainkoaren asmoaren barruan ikusten bait dut.

Orainean bizitzen ahalegintzen nahiz eta etorkizunari irekia.